Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Durangaldeko Taldeen Berriak

Artxiboa: Martxoa 2007

05/03/2007 GMT 1

Etxe-k Martxoak 22an aurkezten du bere 2. lana

dmt @ 18:08

Diskoa irekintzen duen abestiak –Zenbat bide?- duen sugarra izugarria da.
Kantu petoa. Berrizko EtxE bakarlariak berak 2005ean ekoitzi zuen lehen 6
abestiko maketa eta interesa piztu zuen komunikabideetan. Horren emaitza
bezala har daiteke “Bidea eginez” izeneko lan berri luzea. EtxE bakarlariak bere
neurriko taldea osatu du, popa eta rocka ederki nahastuz. Bizitasun eta indar
handiko abestiak tartekatzen ditu ukitu intimoagoa duten kantuekin, baina
power-popa nagusitzenda.

Martxoak 31 talde mitikoa berriro igoko da eszenatoki gainera.

dmt @ 13:24

martxoak-2007-copia.jpg Azkenean bai !! Martxoak 31 taldea berriz ikusteko aukera izango dugu 11 urteko geldialdia eta gero. Berriz batzeko arrazoia Durangoko bonbardaketaren 70. urteurrena izan da. "Azkenean argi genuen egunen batean berriz igoko ginela eszenatoki gainera" aipatzen zigun atzo Jokin Elortzak, "Urte askotan ahalegindu dira".

Kontzertua Martxoaren 31an izango da gaueko 22:00etan eta beraiekin batera Seiurte talde berriztarra ere arituko da. Martxoak 31 eta Lagunak izena jarri diote eta bertan kolaborazio eta sorpresa ugari izango dira. Sarrera doakoa izango da.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!