Martxoak 31 talde mitikoa berriro igoko da eszenatoki gainera.
Azkenean bai !! Martxoak 31 taldea berriz ikusteko aukera izango dugu 11 urteko geldialdia eta gero. Berriz batzeko arrazoia Durangoko bonbardaketaren 70. urteurrena izan da. "Azkenean argi genuen egunen batean berriz igoko ginela eszenatoki gainera" aipatzen zigun atzo Jokin Elortzak, "Urte askotan ahalegindu dira".
Kontzertua Martxoaren 31an izango da gaueko 22:00etan eta beraiekin batera Seiurte talde berriztarra ere arituko da. Martxoak 31 eta Lagunak izena jarri diote eta bertan kolaborazio eta sorpresa ugari izango dira. Sarrera doakoa izango da.

Zabaldu
del.icio.us